XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KIROL ETA JOLASALDIAK

Ibilaldiak egiteko leku aproposa da Aralar.

Altxueta (1.343 m), Putxerri (1.296 m.) edo Irumugarrieta (1.427 m) mendietara igo daiteke.

Neguan, elurra dagoenean, eski ibilaldiak egin daitezke.

Arakil ibaian Altsasutik Iberora arte, eta Larraun ibaian Iribastik Irurtzunera arte, piraguismoa egin daiteke.

Bi ibai hauek aproposak dira amuarrain arrantzarako ere.

OHITURAK ETA JAIAK

Oso ezagunak dira Altsasun urtarrilaren 5ean egiten den tobera eta inauterietako momotxorroak.

Leitzan, Euskal Herriko harrijasotzailerik ospetsuena dugu, Iñaki Perurena.

Uharte Arakilen, berriz, ardi txakurren txapelketak egiten dira, eta latxa ardien gazta txapelketak.

GASTRONOMIA

Plater goxoak dastatzeko aukera ona dugu Aralarren.

Garrantzitsuenak bakarrik aipatuko ditugu: babarrun gorriak, behi txuletak, mamia eta gazta.

TALDEKA, INFORMAZIOA BILATU ETA ZUEN ESKUALDE EDO EUSKAL HERRIKO BESTE LEKU BATEN TURISMO FOILETOA EGIN EZAZUE.

ARGAZKI EGOKIAK BILATU!